Beste lan batzuk

Farmazia bulegoko ordutegi-txartela

1997ko uztailean, farmazia-ordutegia adierazten duen txartela bidali zitzaien FEUSEko kideei, farmazian jartzeko egoki iritziz gero.

Informazio-orriak farmazietan

1999ko ekainean, FEUSEk arreta farmazeutikoa, aholku farmazeutikoak eta farmazialarien lana biltzen dituen txartel-orria argitaratu zuen. Ekimen horren xedea farmazietara joaten diren paziente zein bezero eta lagunei farmaziari buruzko informazioa ematea zen. Halaber, 1999ko azaroan, "Farmazian, nik ere euskaraz" zioen txartela jaso genuen kide guztiok.

Administrazio sanitarioko oinarrizko hiztegia

Eusko Jaurlaritzak, Osasun sailak, Osakidetzak eta UZEIk 1999ko apirilean argitaraturiko Administrazio Sanitarioko Oinarrizko Hiztegia bidali zitzaien kide guztiei, 1999ko azaroan.

Antibiotikoen erabilpen zuzena

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak eta Nafarroako Gobernuak-Osasunbideak antibiotikoen erabilpen zuzenari buruz argitaraturiko triptikoa FEUSEk euskaratu zuen eta elkarteko kide guztioi igorri. 2000ko apirilean izan zen.

"HIESA, kultura, gizartea" liburua

Euskara Kultur Elkargoak "Hiesa,kultura, gizartea" argitaraturiko liburua jaso genuen FEUSEko kide guztiok 2001eko otsailean. Horren edukia, Euskara Kultur Elkargoak Seisida delakoaren V. bilera nazionalaren egitarauaren barne 2000ko maiatzaren 5ean Iruņean antolaturiko mahai-ingurua da.

FEUSEren lehen jardunaldiak

FARMAZIALARI EUSKALDUNEN ELKARTEAk lehenengo FEUSEREN JARDUNALDIAK antolatu zituen 1998ko azaroaren 27an, ostiralean. Lekua: Osasun Publikorako Zuzendariordetza (Nafarroa ibilbidea 4, 20013, Donostia). Arratsaldeko bostetan hasiera eman zitzaien. Jardunaldiak irekiak izan ziren: famazialariek, medikuek, albaitariek, erizainek eta bestek parte hartu ahal izan zuten. Hogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten.

Bi hitzaldi eman ziren:

  • Medikamentu generikoak, bai ala ez?. Hizlaria: Pello Iturria Sarasibar, Farmazia bulegoko farmazialaria eta FEUSEko lehendakariordea.
  • Kirola, medikamentuak eta dopina. Hizlaria: Iņaki Arratibel Imaz, kirol medikua eta SHE-IVEFeko fisiologiako irakaslea.

Hitzaldiak eta beste

FEUSEko kide batzuek hitzaldiak eman dituzte euskaraz; esaterako, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialean Pello Iturriak belladonari buruz hitz egin zuen 2000ko martxoaren 15ean, Amaia Saez Osterizek Interneten gainean hitz egin zuen urte bereko azaroaren 14an eta Diego Torreak ardoari buruz, 2001eko maiatzaren 9an.

Edufar egitasmoaren barruan, 2001eko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Pello Iturriak sendabelarren gainean hitz egin zien Nafarroako Hizkuntzen Eskola Ofizialean euskarako azken mailetan ikasten ari diren ikasleei. Era berean, urte bereko maiatzaren 28an, Koldo Gorostiagak "Eguzkia, larruazala eta fotobabesa" gai harturik, Gernikako San Fidel Ikastokako haurrei eskola eman zien.

Pello Iturriak, berriz, urte batzuetan parte hartu du Udako Euskal Unibertsitateak Iruņean antolaturiko ikastaldietan (Kimika Sailean).

Bestalde, urtero, FEUSEko hainbat kidek Euskal Herriko komunikabideetan farmaziari dagozkion gai ezberdinez hitz egiten dute.

"Farmaberri", elkartearen aldizkaria

Lehenengo zenbakia 1998ko abenduan bidali zitzaien FEUSEko kide guztiei. Hasieran orri solteak ziren, baina, 2001eko otsailaren 28an, zazpigarren zenbakia zena, guztiz berria, landuagoa, zabalagoa, partaidetza handiagokoa egin genuen. Geroztik, Farmaberri lau hilabetekaria da. Otsailean, ekainean eta urrian argitaratu eta kide guztiei bidaltzen zaie.