« Itzuli albistegira

FEUSEk Bai Euskarari izenpetu du

2006-02-22  ¦  FEUSE

Farmazilari Euskaldunen Elkarteak euskararekiko duen jarrera adierazteko eta bermatzeko, 2000. urtean jaso zuen Bai Euskarari ziurtagiria. Guk zerbitzua eta lana euskaraz.

1998ko abenduaren 23an, Iruņean, Unescoren babespean, Bai Euskarari Akordioa sinatu zuten erakundeek euskararen alde abiarazitako zuten akordio eta konpromiso prozesuan gizarte eragileak parte hartzera gonbidatu zituzten.

FEUSEko Batzorde Zuzendariak erabaki zuen Bai Euskarari Akordioarekin bat egitea eta Plan Estrategikoaren diseinuan parte hartzea.

Gure elkarteak "Elkargo Profesionalak" sektore barruan lan egin du ondorengo bileretan parte hartuz: Euskararen egoeraren diagnosia (1999/06/28, Donostia), Sektoreko helburu estrategikoak (1999/10/06, Gasteiz), Sektoreko ildo estrategikoak eta ekintzak (1999/11/25, Bilbo), Sektorerako euskararen plangintza estrategikoaren inguruan emaniko pausoak eta hemendik aurrerako bidea argitzea (2000/03/22, Donostia).

Aurrerago, 2000ko ekainaren 13an, hain zuzen, FEUSEk euskararen kalitate ikurra den Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuen. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ematen du. Ziurtagiria, gizarte eragileek elkarren eta gizartearen aurrean hartzen duten konpromisoaren adierazgarri gisa diseinatu da.

Geroztik, FEUSEk egiten dituen txosten, idazki eta abarretan, gizartearen aurrean euskararen alde eginiko lana egiaztatzen duen Bai Euskarari Ziurtagiria "Guk zerbitzua eta lana euskaraz" jartzen du.