Gasteizen ospatutako batzar orokorrak zuzendaritza batzorde berria hautatu zuen
2010-04-26 ¦ FEUSE
Ibon Mocoroa izango da elkarteko lehendakari berria. Amaia Garitanok FEUSE saria jaso zuen eta bere lana elkartekideen aurrean aurkeztu zuen.
Atzo FEUSEren batzar orokorra ospatu zen Gasteizko Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan. Bertan erabakitakoaren arabera, hauek izango dira datozen hiru urteetan elkartea gidatuko dutenak zuzendaritza batzordetik:
- Ibon Mocoroa, lehendakari
- Sonia Sáenz de Buruaga, lehendakariorde
- Miren Fuldain, diruzain
- Unai Berasategi, idazkari
- Itziar Fernandez de Larrinoa
- Estibaliz Goyenechea
- Jokin Txakartegi
Batzarra amaitu aurretik, orain arte lehendakari izandako Pello Iturriak FEUSE saria eman zion Amaia Garitanori atentzio defizita eta hiperaktibitatearen asaldurari buruz egindako lanagatik. Amaiak bere lana elkartekide guztion aurrean aurkeztu zuen eta ondoren guztiok elkarrekin bazkaldu genuen.
Eguna amaitzeko Gasteizko katedrala bisitatu genuen.
