Udaberriko mendi-ibilaldia egin zuen FEUSEk Otzaurtetik Arantzazura
2010-05-10 ¦ FEUSE
Otzaurten hasi eta San Adrian zeharkatuz, Urbiara eta gero Arantzazura iritxi zen hamar lagunez osatutako taldea
Hamar lagunek osatutako taldeak goizean goiz hasi zuen ibilaldia Otzaurteko gainean. Eguraldia humela zen baina temperatura atsegina eta gogotsu ekin genion bideari.
Lehenbiziko zailtasuna San Adrian pasabideraino igotzea. Hortik aurrera, erromatarren garaiko galtzada jarraituz bidea errazagoa zen baina eguraldiak okerrera egin zuen eta euri eta laino artean ibili ginen denbora luzean. Gainera, aurreko astean elurra bota zuela eta, gune batzuetan geruza ederra ikus zitekeen. Benetan bitxia zen basoko pagoak osto berdez beteta ikustea lurra zuri-zuri zegoen bitartean.
Urbiara iritxi eta bertako bentan mokadutxo bat egin eta gero. Arantzazuraino jeitsi ginen. Ordurako eguraldiak hobera egin zuen eta atertzeaz gain, zerua estaltzen zuten lainoak desagertu ziren eta paisaiaz gozatzeko aukera izan genuen.
Eguna bukatzeko bazkaria egin genuen Arantzazuko Goiko Bentan eta saintutegia bisitatu eta gero, bueltako bidea hartu genuen aurobusez. Hurrengo mendi-irteera udazkenean egingo dugu, kasu horretan perretxikuak biltzera. Adi egon eta garaiz jakingo duzue noiz izango den.
