« Itzuli albistegira

FEUSEren Farmaburua Pello Iturriarentzat

2011-05-09  ¦  FEUSE

Atzo ospatutako batzar nagusian elkarteko lehendakari izandako Pello Iturriak jaso zuen FEUSEren Farmaburua, farmazia munduan euskararen alde egindako lanagatik.

Pello Iturria 1951n Iruñean jaio zen, 1979az geroztik Iruñeko Estafeta kaleko 87 zenbakiko farmaziako titularra da. Ezaguna da bere jarduera profesionalean farmazia eta euskararen alde egindako lana, zenbait ikerketa lanen euskal argitalpenen bidez eta zenbait ponentzia eta irrati saiotan izandako partaidetzagatik.

Nafarroako Unibertsitatean farmazian lizentziatua, Iturria 1994an FEUSEren sortzaileetako bat izan zen; Elkarteko Lehendakariordea izan zen (1994 – 2000) eta Lehendakari azken hamarkadan (2000 – 2010).

1996tik Nafarroako Farmazialarien Elkargoak argitaratzen duen aldizkarian orri bat euskaraz idazten du eta lau urtez Nafarco medikamentu banaketa enpresak argitaratu zuen egunkarirako idatzi du. Halaber, 2002an Farmazia Hiztegiaren edizioan lagundu zuen eta 2004an kannabisari buruzko liburua argitaratu zuen.