« Itzuli albistegira

Irteera Leintz Gatzagara eta bisita gatz museora

2011-05-11  ¦  FEUSE

Ekainaren 5ean mendi irteera egingo dugu Leintz Gatzaga inguruan.

Hurrengo ekainaren 5ean, udaberrian egin ohi dugun irteera burutuko dugu. Farmaberrin aurreratu bezala, aurten Leintz Gatzagako ingurunea bisitatuko dugu. Goizeko 8:30etan dugu hitzordua Dorleta Santutegi bidean dagoen aparkalekuan. Mendian ibili nahi ez dutenentzat, 12etan gatz museoan dugu eguneko hurrengo hitzordua bertako bisita egiteko. Ondoren santutegia eta herria bisitatuko ditugu. Eguna bukatu baino lehen, elkarrekin bazkalduko dugu guztiok. Izena emateko, bidali e-maila elkarteren helbidera: elkartea@feuse.org