FEUSEren Farmaburua

FEUSEko Zuzendaritza Batzordeak 2004ko martxoaren 17an egindako bileran onartu zuen eskertzea, farmaziaren arloan, euskararen erabilera bultzatzeko, indartzeko eta normalizatzeko egiten diren ekimenak, egitasmoak eta ekintzak. Hori dela eta, FEUSEren FARMABURUA izeneko ikurra sortu zuen. Edozein gizabanako, talde, erakunde edo elkarte aukeratua izan daiteke FEUSEren esker oneko ikur hau eskuratzeko. FEUSEko kide guztiok proposatzen ahal dugu hautagairen bat gure ikurra eskuratzeko.
Bi urtean behin, elkartearen batzar orokorraren egunean, ematen zaio irabazleari FEUSEren FARMABURUA.