2005: EHUko Farmazia Fakultatea

1995ean bost irakasle hasi ziren lehenengo aldiz eskolak euskaraz ematen EHUko Farmazia Fakultatean. Bost irakasle aitzindari haiek izan ziren Aintzane Asurmendi, Gontzal Garcia del Caņo, Mailo Virto, Pedro Arciniega eta Rosario Berraondo. Hamar urte hauetan EHUko Farmazia Fakultatean euskararen erabilera normalizatzearen alde egindako lana eskertu nahian, Farmazia Fakultateari eman zitzaion lehenengo FEUSEren Farmaburua.
Ikurra fakultateko dekano Aurora Fernandez Astorgak jaso zuen FEUSEko lehendakari Pello Iturriaren eskutik, 2005eko apirilaren 3an Bastidan ospatu zen ekitaldian eta bertan izan ziren, Aurora Fernandez Astorgarekin batera, Aintzane Asurmendi, Gontzal Garcia del Caņo eta Mailo Virto.