FEUSE saria
Farmazia zientzia bezala zabala denez, asko dira jorratzen diren gaiak eta beraz, oso ezberdinak batzuetan eta besteetan ohikoak diren hitzak. Zenbait kasutan, gainera, ez da erraza suertatzen euskaraz hitz egokia aurkitzea adierazi nahi diren kontzeptuentzat. Zailtasun hauek guztiontzat gero eta txikiagoak izan daitezen, FEUSEk egitasmo ugari burutu ditu bere historian zehar eta hauen artean kokatzen da FEUSE saria. Euskaraz sortutako testu teknikoen kopurua eta kalitatea gero eta handiagoak izaten lagun zezan sortu eta iragarri zuen FEUSEk 2003an lehenengo aldiz.
Oinarriak
Sariaren oinarriak deialdi bakoitzean zabaltzen dira, baina orohar, aurkeztutako lanek farmaziarekin nolabaiteko zerikusia izatea eta euskaraz eginak izatea eskatzen da. Gainera, egile guztiek farmazialari edo farmazia fakultate bateko ikasle izan behar dute.
Saria 3000 eurokoa da.
